Artikulu hori, nire
blogean, 2014ko uztailaren 31an atera zen.
Baina
frantsesez!
Lagunei esaten
dudan bezala, idazten dudanean, batzuetan frantsesez ateratzen zait, beste
batzuetan, gaztelaniaz edo euskaraz.
Eta gaur, nire
lagun Piediri esker, euskaraz aterako dut:
Piedik testuaren
itzulpena egin duelako...
Mila esker
berari.
ILHÉOUko ATERPEA
2014. uztailaren 25. eta 26. Egunak
Edozeini, zerbaitez apasionatuta badago,
gustatuko litzaioke pasio hori bere seme eta bilobei komunikatzea.
Hau da nire pasio guztiekin gertatzen zaidana,
mendiarena barne.
Ametsa, sei urteko biloba dut eta aspaldidanik ari nintzen pentsatzen berarekin
gau bat mendian igarotzea.
Honek prestaketa on bat merezi eta behar zuen, umetxoa aspertu ez zedin hasieratik, eta
plan honek gutxienez bi baldintza eskatzen
zituen:
- ibilbide luzeegi ez izatea, gehienbat malda gora izaten denean.
- bere adineko laguntxo batekin izatea.
Erabaki nuen Martina izango zela egokiena, bere
lagun atsegina denez eta deitu nion
Paula bere amari aldez aurretik. Oso
pozik onartu zuen nire proposamena eta
eman zidan bere konfiantza osoa mendi-ibilaldia antolatzeko.
Nire bilaketaz hasi nintzen: Pombie Anéou-tik?
Ayous le Pont d’Espagne-tik? Arrémoulit Artousteko tren txikia hartuz? Baina
azkenean nire semearen kontseiluak zirela medio, aukeratu nuen ILHÉOU-ko aterpea,
Grand Barbas-en oinean. Igoko ginateke Cauterets-eko telekabinaren bidez, gero
teleaulki batean Crêtes du Lys irizteraino: 2303 metroko altuera. Gero jaisteko Lac Bleu ondoan dagoen aterperaino 1988 metroko altuera. Eta biharamunean alderantzizko bidea
egingo genuke.
Gure aterpearen erreserba uztailaren 25
ostiraletik 26 larunbata arte egin genuen. Ostegun gauean motxilak prest zeuden. Ostirala
goizean patata tortilla egitea besterik ez zitzaidan falta. Paula eta Martina
8:30etan izango ziren gure etxeko atarian.
Baina ostiral
25ean goizeko zortzietan "krisialdia"!
Paularen deia jasotzen dut esanez Interneten
ikusi duela “Alerte Orange, 65. Departamentuan."
Ni han-hemenka, deika hasten naiz: Office de Tourisme
de Cauterets, Réfuge ILHÉOU… baina erantzungailu automatikoak besterik ez ditut
entzuten, bulegoak bederatzietan irekitzen
dituztela esanez.
9:00etan hasten naiz berriro nire deiak egiten …
Turismo-bulegoan: telekabina eta teleaulkia badabiltza,
ekaitzaren iragarpena arratsalderako...
Gillesek, aterpearen arduradunak dio: “Hemen dena
ondo dago … meteo begiratzen dutenak bertan gelditzen dira."
Zaila zaigu erabakia, ze, guk 6 urteko bi umeekin
abiatu nahi dugu. Eta gainera, nahiz eta nik mendi-aterpe asko ezagutu,
hona ez naiz sekula joan eta gainera,
erabakia azkar hartu behar dugu. Joaten bagara, orain izan behar da, geroago
beranduegi izango litzake.
9:15etan,
joatea erabaki dugu.
Zarautzetik, Paula eta Martina 9:45etan izango
dira gure etxe ondoan.
Azkar patata tortilla …. eta motxilak itxi ….
BAGOAZ!!!!!!!!!!!!!!
Donostiatik Cauterets-era bi ordu eta erdiko
bidea dugu. Abestiak, musika, jokoak... Txikiak ez dira konturatu gure
larritasunaz.
Paula eta biok
zerua arakatzen bidean zehar.
Dena nahiko grisa azaltzen zaigu, beltza ez
esatearren.
13:15etan telekabinara iristen gara… itxita
dago, baina ez eguraldi okerrarengatik, eguerdiaren 13:45arteko
geldialdiarengatik baizik.
OUF … arnasa hartzen dugu!!!!
Parkingean bertan gure tortilla jaten dugu
eta 13:45 puntuan, laurok takila aurrean gaude.
“Mesedez, lau txartel Crête du
Lys-era igotzeko
-
Emakume, ikusten duzu pantaila? Anderearen erantzuna
-
Zein pantaila?
-
Zure eskuinekoa
-
Bai, eta zer?
-
Goian berdina duzu.
-
Dena zuria?
-
Bai, dena zuria!!!!”
Paula eta biok elkar begiratu ondoren igotzea
erabaki dugu.
Goian ikusiko dugu. Dena dela, deitzen diot aterpearen arduradunari eta goian dena
ondo dagoela erantzun dit. Eta pixka bat
brometako premiaz gaudenez, botatzen diot: “Beno, ez bagara iristen lau ordutan aterpera, zuk jendarmeei deitu!!! "
Erdiko geltokian
Erdiko geltokian dena ZURIA!!!! Zaila egin zaigu
teleaulkiaren abiapuntua aurkitzea ere, nahiz eta telekabinaren helmugatik ehun metrora izan. Eta gainera gu bakar bakarrik gaude. Baina tresneria mekanikoen arduradunak jarraitzeko
animatzen gaitu. Eta gure bi sorgintxoak paradisuan daude …
Guztiaren gainetik, gure helburua zen gure kezkak
umetxoei ez komunikatzea. Paula izan
zen, aldiz, larritzen dena, aitortzen dit ikaragarrizko bertigoa duela!
Beraz, zeharo biltzen ari zaigun laino
osoa ia hobea da!
Mirakuluaren argazkia
Eta gero, bat-bateko mirakulua. Arnasari eusten
diot ze, sinestea ere zaila da, Grand
Barbat-eko teleaulkitik iritsi eta bost minutura, lainoa urratzen da eta
ikusten dugu kabinaren helmuga, zeru urdinaren apur bat eta gure mendi
maitagarriak. Gure hankekin lurra zapaltzen dugunean goialdeko mutil gazteak
ezin du bere begiak sinetsi eta igotzeko
beste inor ez dagoenez gero, hartzen du
lasai bere denbora kresteriaren atzean dagoen aterpea, guri erakusteko, eta
bidea aldi berean, ze, noski, lainoak
berriz ere minutu gutxitan estali gaitzake.
Aterpea, behean, laino artean dago
Aterpera iristeko, 350 metroko malda behera dugu
eta 50 metroko malda gora, ordu bat eta berrogei minututan egin duguna. Ez dago gaizki gure marka, seinalatutakoa ordu bat eta
laurden izanik.
Cabane
d'Arras-era jaisten
Ametsa, Paula eta Martina
Lainoak igotzen
ari dira baina orain bidea garbia dago
Azkar, berriz bero
bero jantzi behar gara
Azkenean, gure
aterpea laino artean azaltzen da, lakuaren ondoan
AUPA MENDIZALEAK!!!
Uztailaren 25ean gaude, arratsaldeko 5etan baina hotza!
Orduan goxo-goxo barruan, su ondoan, leku egokiena da.
... Memory jolasten...
... margotzen...
... ipuinak kontatzen, lo egin baino lehenago...
Gau honetarako, nire motxilan Barbe à Papa liburu bat, besterik ez dut
ekarri. Beraz, Ametsak frantsesez buruz dakienez gero, Martinari euskaraz
kontatu dio.
Aterpearen lehen gaua ez die problemarik eman gure
bi neskatxoei, SEKO lo egin baitute gaueko bederatzitatik goizeko zortziak arte.
Eta 26ean, goizean, esnatzerakoan, berriz naturaren beste opari ederra dugu:
zeru oskarbi, mendi eguzkitsu, argitsu.
Tomas, gure lagun berriarekin
memento zeharo liluragarria...
Aterpea utzi
baino lehen, Martina eta Ametsak oraindik jolastu, margotu, eskalatu... behar
dute
Goizeko hamarretan inguruan, bada Crête du Lys-eraino
igotzeko momentu egokia teleaulkia berriz hartzeko, eta gero Cauteretsera
eramango gaituen telekabina. Eguraldia ederra eta denbora nahikoa gure aurrean
izanik, uzten ditugu umeak gozatzen, bidean aurkitzen dituzten erakargarria
zaien guztiaz.
Ixilik! musker bat!
Joubarbe à toile d'araignée
Aterpea gure atzean
Igotzen...
Geniala! elurra!!!
Jarraitu baino lehen, hamaiketako txiki bat
Kontuz
behiekin... haien txikiak babesten dituzte
Azkeneko malda... aterpetik hiru ordu
behar izan ditugu
Teleaulkian... poz edo beldur handia... segun!
Azken ogi-bitartekoa teleaulkia eta telekabina artean
Oraingoz bukatu da. Baina promes egin
diogu elkarri, datorren urtean gutxienez
bi gaueko plana izango dugula. Eta saiatuko gara gurekin eramateko “aita
asfalteroa!"
AMETSA, MARTINA, PAULA eta MIREN
No hay comentarios:
Publicar un comentario