jueves, 28 de julio de 2016

AURTEN, LES OULETTESko ATERPEAN


Ametsa, Martina eta Amaia, Vignemale aurrean

Orain dela bi urte, Ilhéouko aterpean gau bat igaro genuen, nire biloba Ametsa eta bere laguna Martinarekin. Iaz bi gau igaro genituen Pombieko aterpean, Ametsa eta Martinaren gurasoak, anaia eta ahizpa txikiak gehituz.  
Aurten, Les Oulettesera joan ginen, Pont d'Espagnetik hasten, Gaube lakutik pasatuz.
Aterpe hori aukeratu genuen, bi hilebete lehenago jakinez, Ametsa eta Jatsuren aitatxok, mendiko maratoia korritu nahi zuela, la Course des Refuges (Cauteretsetik-Estom-Baysellance-Oulettes-Gaube-Cauterets / 40 km / +2300m), uztailaren 17an, larunbatean.


Ostirala 16an, igo ginen Harkaitzen laguntzarekin lakuraino. Gero aitatxok, deskantsatu behar zuen, hurrengo egunean korrika ondo egiteko.

 Prest gaude!!!

 Basotik, Pont d'Espagnetik Lac de Gaubera

 Lac de Gaube eta atzean Vignemale Mendia

 Atseden txiki bat lakuan

 Ametsa eta Martina berriz martxan

 Gure atzean, Lac de Gaube

 Gure Jatsu, liluratuta... hainbeste ura... hain indartsua...

Ondo ibili zen baina laguntza pixka batekin

Amatxoren bizkarrean

Larryren bizkarrean

Aupa mendia!

 Pablo gainean...

... eta Paularekin

 Hiru neskak igo eta igo, problemarik gabe

 Atsedena arroka artean...

 ... beste bat, erreka ondoan...

 ... eta gure aurrean, hor dago beti Vignemale zoragarria!

 Ánimo Jatsu!!!


 Azken atsedena, aterpera iritsi baino lehen...  zenbat behi...

 Aupa! hemen dago gure aterpe Les Oulettes...
... ezkutatuta zegoen arroka erraldoi baten atzean

Bai iritsi gara!!!

Gau eder bat pasatu eta gero, larunbata goizean, jolas asko egin genuen eta aitatxoren zain egongo ginen.

Goizeko 8terdietan: A ze paisaia!!!




Baysellance aterpetik, Les Hourquettes lepoko jaitsiera
Lehenengo korrikalariak iristen ari dira...

 Larry bi ordu egon zen kataloxarekin, 
Harkaitz noiz iritsiko ote zen


 Helikopteroa hiru aldiz etorri zen zauritu batzuk menditik ateratzeko

7retan Cauteretsetik atera eta gero, 12 eta erdietan, hemen dago aitatxo!!! 

 Kontrola aterpe aurrean

Eta orain behera... Gaube, Pont d'Espagne eta Cauteretseraino
24,5 km egin eta gero, oraindik 15,5 km gelditzen dira

 Bazkaldu eta gero, Jatsu eta Lorena jaitsi ziren Cauteretsera, 
Larryren laguntzarekin lakuraino


Neskak arratsalde guztia jolasten, dantzatzen, kantatzen... Vignemale aurrean

 Lakutik, Larry justu-justu afaltzeko bueltatu zen

Eta afaldu eta gero, telebistarik gabe, iPadik, telefonorik gabe.... zer gelditzen zaigu?
VIGNEMALE MENDIA!!!!!!

 20:47 etan
 21:24 etan
 21:25 etan


 Kabina horren barruan, teleskopio bat dago

 21:34etan
  Ilargia eta Saturno behatzeko ordua da

Eta orain alolo!


 Igande goizean, 7 terdietan

 Aterpetik ateratzeko, prest

 Agur Vignemale eta Les Oulettes... hurrengo arte!

Lac de Gaube, bistan

Les Oulettes-n izan gara uztailaren 15, 16 eta 17an.
Lorena, Ametsa eta Jatsu
Pablo, Paula, Martina eta Amaia
Larry eta Miren

Gure neskak eta mutila, handitzen, ez dute agian jarraituko mendira joaten, baina haien gorputzean, buruan edo bihotzean, oroipen txiki bat geldituko zaie... mendiaren handitasuna, edertasuna, bakea... Nire partetik behintzat, hurrengo urterako ideia bat daukat.





No hay comentarios:

Publicar un comentario